2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

Kultur astea

Kultur aste honetan, bakearen gaia lantzen ibili gara. Hemen dituzue maila ezberdinetan egin ditugun jarduerak.












Bukatzeko, bakeari buruzko olerki bat partekatzen dugu zuekin.

BOST LETRA BAINO EZ

Bost letra baino ez, bost besterik ez,
bost letra beti gogoan izateko,
bost letra baino ez BAKEA idazteko.
B, A, K, E eta A, bost letra besterik ez da.
Bost letra baino ez, bost besterik ez,
BAKEA kanta, BAKEA egin.
B buruari, A adiskideari,
K kutxari, E etxeari eta A azeriari.
Kutxa gordetzeko, etxean goxo,
eta azeriari tinko-tinko so.
Jakintsu izateko beharrik ez,
baionetak ere hobe gorde,
bost letra horiek buruan badaude,
helduta Lur planetan bake.


Gloria Fuertes (moldatua)

2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

Grezia eta Erromako mitologia

5. mailakoekin Grezia eta Erromako mitologia landu ondoren, beraiek antzinakoen tankerako istorioak asmatu egin dituzte.

Hemen dituzue beraien lanak. Irudimen izugarria!







Zuen gustokoak izatea espero dugu!

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Gabonen istorioa

4. mailako ikasleek Jesusen jaiotzaren ipuina antzeztu egin dute.

1. taldea




Antzezleak: Garazi, June, NicolΓ‘s, Maren, Oihane, Ane, Izar, Unai eta Ariadna.

2. taldea 



Antzezleak: Ariadna, Garazi, Ibai, Iraia, Hodei, June, Nahia eta Maider.

2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

Munduko erlijioak

Asteartean, 6. mailako ikasleek munduko erlijio ezberdinei buruzko antzerkia egin zuten beraien ikaskideen aurrean.

Hemen duzue bideoa. Primeran atera zen!




Eskerrik asko Mikel bideoarengatik!

2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

Kreazioari buruzko mito ezberdinak

Azaroan, 3. mailakoek kreazioaren inguruko mito ezberdinak ikusi genituen: Txinako erlijiokoa, Erromakoa, Afrikakoa eta kristautasunekoa landu genituen.

Bideo honetan, bi mito ezberdinak aurkezten dizkizuegu: Txinako erlijiokoa eta kristautasunekoa.



  

Zuen gustokoa izatea espero dugu!

🌟 Ikasgela dekoratzen!


Pasa den astean gelan gabonetako zuhaitza πŸŽ„ sortu genuen 3. mailakoen laguntzarekin eta, poliki-poliki, bolekin dekoratzen ari gara. Oso polita geratuko zaigu! 




4 eta 5 urtekoek beraien bolak sortu zituzten ere! 



πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„ πŸŽ„

2017(e)ko azaroaren 5(a), igandea

5. maila - Antzinako erlijioak (Erantzunak)

Aurreko astean antzinako erlijioen inguruko galdera-bideoa zintzilikatu genuen. Oraingo honetan, galdera horien erantzunen bideoa ipintzen dugu hemen.

Zenbat asmatu zenituen? Egin froga!